Irisgarritasuna
Web orrira eta web orriko edukietara pertsona guztiek sartzeko gaitasunari dagokio, haien desgaitasuna (fisikoa, intelektuala edo teknikoa) edo erabilera testuingurutik eratorritakoak (teknologikoak edo ingurumenekoak) edozein direlarik ere. Gaitasun hori hertsiki lotuta dago erabilgarritasunarekin.
Webguneak irisgarritasuna aintzat hartuta diseinatu direnean, erabiltzaile guztiak sar daitezke edukietara berdintasun baldintzetan. Adibidez, webgune batek semantikoki zuzena den XHTML kode bat baldin badu, irudien testu baliokide bat helarazten da eta loturei izen adierazgarri bat ematen zaie; horrela, erabiltzaile itsuek pantaila irakurleak edo braille lerroak erabil ditzakete edukietara sartzeko. Bideoek azpitituluak baldin badituzte, entzuteko zailtasunak dituzten erabiltzaileek erabat ulertu ahal izango dituzte. Edukiak hizkuntza arruntean idatzita baldin badaude, eta diagramekin eta animazioekin ilustratuta, dislexia edo ikaskuntza arazoak dituzten erabiltzaileek baldintza hobeetan ulertu ahal izango dituzte.
Testuaren tamaina behar bezain handia baldin bada, ikusmen arazoak dituzten erabiltzaileek zailtasunik gabe irakurri ahal izango dute. Era berean, botoien edo eremu aktiboen tamaina egokia baldin bada, sagua zehaztasunez kontrolatu ezin duten erabiltzaileek errazago erabili ahal izango dute. Gailu zehatz baten menpeko ekintzak saihestuz gero (tekla bat zapaltzea, saguarekin klik egitea...), erabiltzaileak gehien komeni zaion gailua aukeratu ahal izango du.
Mugak
Hauek dira webguneek izan ditzaketen irisgarritasun mugak:
- Bisualak: hainbat gradutan, ikusmen maila txikitik erabateko itsutasunera, bai eta koloreak bereizteko arazoak ere (daltonismoa).
- Mugimendukoak: eskuak erabiltzeko zailtasuna edo ezintasuna (besteak beste, dardarak eta muskulu-moteltasuna), Parkinsonen gaixotasuna, muskulu distrofia, garun paralisia, anputazioak....
- Entzumenekoak: gortasuna edo entzumen urritasunak..
- Kognitiboak: ikaskuntza zailtasunak (dislexia, diskalkulia, etab.) edo desgaitasun kognitiboak, memoriari, arretari, gaitasun logikoei eta abarri eragiten dietenak.
Webguneen irisgarritasunerako jarraibideak
Irisgarritasuna sustatzeaz arduratzen den Interneteko hierarkiako erakunde gorena World Wide Web Consortium (W3C) da, eta bereziki, haren Web Accessibility Initiative (WAI) lantaldea. 1999an, WAI taldeak webguneen irisgarritasunerako jarraibideen 1.0 bertsioa argitaratu zuen. Denbora igaro ahala, nazioartean onartutako erreferente bihurtu da. 2008ko abenduan WCAG 2.0 jarraibideak onartu ziren gomendio ofizial gisa.
Jarraibide horiek hiru multzotan banatzen dira:
- Web Edukien Irisgarritasunerako Jarraibideak (WCAG)
Webmasterrentzat dira eta webguneen eduki irisgarriak egiteko modua adierazten dute.
- - Egileen Tresnetarako Irisgarritasunerako Jarraibideak (ATAG)
- Webmasterrek erabiltzen duten softwarearen garatzaileentzat dira, programa horiek webgune irisgarriak sortzea errazteko.
- - Erabiltzaile Agenteentzako Irisgarritasunerako Jarraibideak (UAAG)
Erabiltzaile agenteen garatzaileentzat dira (nabigatzaileak eta antzekoak), programa horiek erabiltzaile guztiei errazteko webguneetarako sarbidea.