Pribatutasun politika


Webgunearen edukiei buruzko jabetza intelektualak.

Webgune hau osatzen duten elementu guztien eta webgunearen egituraren, diseinuaren eta iturburuaren lizentzia GetxoGaso SAUrena da, eta jabetza intelektualari eta industria jabetzari buruzko araudiak babesten ditu. Debekatuta dago webgune honetako edukiak osorik edo partzialki erreproduzitzea, bai eta horiek aldatzea edota banatzea ere, horien jatorria aipatu gabe edo aldez aurretik baimena eskatu gabe.


GetxoGaso SAUk ez du bere gain hartuko webgunearen edukia hirugarrenek erabiltzetik eratorritako erantzukizunik eta dagozkion ekintza zibil edo penal guztiak baliatu ahal izango ditu, baldin eta erabiltzaileak eskubide horiek urratzen baditu.

 

DPBLO (Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoa).

Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa eta 1720/2207 Errege Dekretuan ezarritakoa betez, GetxoGaso SAUk jakinarazten dizu helaraziko zaizkigun datu pertsonalak fitxategi automatizatuetan sartuko direla, horiek tratatzeko. Datu horiek jasotzearen eta tratatzearen xedea da zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzea, pertsonak aukeratzeko prozesuetan parte hartzea, komunikazio elektronikoak egitea edota estatistikak egitea. GetxoGaso SAUk hitzematen du helarazitako datu pertsonalen sekretua gordetzeko betebeharra beteko duela eta horiek isilpekotasunez eta ezkutuan tratatuko dituela, indarrean dagoen legediaren arabera. Xede horiek lortzeko, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu datuak baimenik gabe aldatzea, galtzea, tratatzea edo horietara sartzea saihesteko.


Halaber, jakinarazten da, nahi izanez gero, Legearen 5. artikuluan aurreikusitako eskubideak balia ditzakezula, datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta ukatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak, alegia. Horretarako, GetxoGaso SAUren helbide sozialera jo behar duzu posta mezu bat bidaliz helbide honetara: Errotatxu Industrialdea zk./g., Getxo (Bizkaia); edo posta elektronikoko mezu bat bidaliz: info@getxogaso.com. Inprimakia posta elektronikoz bidaliz gero, gaian "DPBLO" adierazi behar da, eta izen-abizenak eta helbide elektronikoa idatzi behar dira. Oharren eremuan zure NANa eta gauzatu nahi duzun eskubide mota adierazi behar da: Sartzea, Zuzentzea, Ukatzea edo Aurka egitea.

 

Cookieak

GetxoGaso SAU webguneak cookieak (informazio fitxategi txikiak, zerbitzariak orrira sartzen denaren ordenagailura bidaltzen dituenak) erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatzeko eta erabiltzaileak webgunea ondo ikusteko nahitaezkoa den heinean.


Webgunean erabiltzen diren cookieak, nolanahi ere, aldi baterakoak dira, eta erabiltzailearen saioa amaitutakoan desagertu egiten dira. Ezingo dira cookieak erabili datu pertsonalei buruzko informazioa jasotzeko.

 

Loturak

Webgune honetako edukien loturek hirugarrenen webguneetako edukietara eraman dezakete. GetxoGaso SAUk ez du bere gain hartuko webgune horietan ager daitezkeen edukietatik, informazioetatik edo zerbitzuetatik eratorritako erantzukizunik; hain zuzen, horiek informatzeko soilik izango dira eta ez dute harremanik adierazten GetxoGaso SAUren eta eduki horien edo horiek dauden webguneen pertsona edo erakunde titularren artean.


Konfidentzialtasuna

GetxoGaso SAUra bidalitako datu edo informazio oro, horren formatua eta euskarria edozein delarik ere, konfidentzialtasunez eta ezkutuan tratatuko da. Estatuko Segurtasun Indarrek eta Taldeek informazio hori indarrean dagoen legediaren baldintza zorrotzetan eta legez ezarritako beste kasu guztietan eskatzen baldin badute soilik emango zaie, legeak agintzen duen moduan.


GetxoGaso SAUk ez du bere edo hirugarrenen onurarako erabiliko helarazitako informazioa, edo horren erreprodukzio osoa edo partziala, edozein bitartekoren bidez.