Repsol Blue+
2006ko urriaz geroztik, Europako kamioi eta autobus eraikitzaile gehienek Blue+ behar duten modeloak dituzte.
Blue+ produktuaren kalitatea faktore garrantzitsu bat da eta DIN 70070 arauaren bidez kontrolatzen da.
Zergatik erabili behar dut AdBlue?
Blue+ kutsadura kontrolatzeko sistema aurreratu batean erabiltzen da; sistema hori ihes hodian dago, eta erredukzio katalitiko selektibo (SCR) deitzen zaio. SCR sistemek Blue+ erreakzionarazten dute Nox gas kaltegarriekin ihes hodian, ura eta nitrogenoa sortzeko; azken horiek ez dute inolako kalterik eragiten. Nox nitrogeno oxido gasen laburdura da; hain zuzen, gas horiek diesel motorren errekuntza prozesuan sortzen dira eta kutsadura atmosferikoaren osagai nagusietako bat dira.
Garrantzitsua da bermatzea Blue+ kantitate egokia dugula beti andelean. SCR sistema duen kamioi edo autobus bat Blue e+ gabe erabiltzen bada, SCR ekipamendu sofistikatua kaltetzeko arriskua dago, bai eta isuriek legezko betebeharrak ez betetzekoa ere.