Repsol Energy e+ (C Gasolioa)
Utzi zure etxeko beroa Repsolen esku
Repsolek zugan eta zure familiaren erosotasunean pentsatzen du. Hori dela eta, zure esku jartzen dugu produktu lider bat: Repsol Energy e+.: Repsol Energy e+.
Repsol Energy e+ formula esklusiboa duen erregai bat da, eta haren berotzeko indar guztia zure etxean izateko aukera izango duzu.Bestela esanda, Repsol Energy e+ erregaiak zure berogailu instalazioaren errendimendua hobetzen du, eta bero gehiago eskaintzen du diru gutxiagoren truke.
Aurreztu, bero onenaz gozatzen duzun bitartean
Repsol Energy e+ produktuak zure instalazioaren mantentze lanetan aurrezteko aukera emango dizu, formula esklusibo bat duelako, berogailuaren buxadura eta horren ondoriozko ohiko arazoak saihesten dituena. Horregatik, Repsol Energy e+, erregaiak kontsumitzaile zorrotzenei ere erantzuna ematen die eta nabarmen murrizten ditu mantentze lanen gastuak..
Aurrezte horrez gain, Repsol Energy e+ erregaiak gasolioaren beraren kontsumoa aurrezteko aukera ematen du; izan ere,berotzeko duen indarrak instalazioko ura denbora gutxiagoan berotzen du, eta beste produktu batzuk baino erregai kantitate gutxiagorekin.
Gainera, Repsol Energy e+:
- estreinaldiko prestazioei eusten die.
- Gasolioaren beraren desegonkortzaileen aurkako ezaugarriak ditu.
Repsol Energy e+ % 100 segurua da
Repsolen helburu nagusietako bat da bere produktuen segurtasunari eustea.nbsp;
Ildo horretan, Repsol Energy e+ gasolio erabat segurua da, haren sutze puntua 60 º-tik gorakoa
Gainera, Repsol Energy e+ erregaiaren osaerak bereak gasolioa babesten du argiaren eraginetik, baita zeharrargiko ontzietan biltegiratuta egonez gero ere. Gainera, Energy e+ erregaia:
- Elikadura lerroen kobrearen eragin katalitikotik babestuta dago.
- Egonkortasuna eskaintzen du oxidazioaren aurrean.
Repsolek ordaintzeko erraztasunak eskaintzen dizkiete Repsol Energy e+ erregaia kontsumitzeko interesa duten bizilagunen elkarteei. Hemendik aurrera, produktu honetaz gozatu ahal izango duzu eta kontsumoa kuota erosoetan ordaindu, interesik gabe, urte osoan. Modalitate honekin, zure ordainketak 3 edo 6 hiletan kontzentratzearen alde txarra egiaztatuko duzu, bai eta 12 hiletan bereizteak dakarren plangintzaren eta aurreztearen alde ona ere.
Kalitate ziurtagiria
Gainera, Repsolek segurtasunarekin, ingurumenarekin eta kalitatearekin duen konpromisoa dela eta, Ingurumenaren Kudeaketa Sistemako ISO 14001:2004 ziurtagiria eta Kalitatearen Kudeaketa Sistemako ISO 9001:2008 ziurtagiria ditugu. Horiek kontsultatu ditzakezu ziurtagirien bilatzailera joanda.